XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Benerazioz eta gizon inportanteen artean nengoela eta begiratzen nien.

Estrainatu egiten zitzaidan, horregatio, nola diskutitzen zuten, koño, joder eta horrelakoak esanaz, edozein tabernatan edozein gizonek bezala.

Gabrielek URSSen alde egiten zuen eta Juanitok, ostera, Suizaren organizazio politikoa kontra jartzen zion.

Afaldu ondoren, nik eraman nuen Gabriel, motorrez, ezagutu dudan paketerik bildurgarriena.

Agurra egiterakoan, esan zidan: Behin edo behin nitaz gogoratzen bazara, asko sufritzen duen gizon errukarri bat ezagutu duzula oroi zazu.

Gizon arraro baina ikaragarrian deigarriaren zirrara egin zidan eta ezin nuen ulertu nik periodiku eta liburuetan ezagutu nuen gizon hura hain urduria eta seguritate bigunekoa izatea.

Aurrerantzean lagun izan ginen.

Hortxe Eibarren, tabernaren batetan, ezagutu zuen Sarasketa ETAtarra.

Hura atzeman zutenean, Gabrielek bertso hunkigarri batzuk egin zituen, eta ba da haren memorian egindakorik Euskal Harrian ere.

Urte honetan, Basurtuko etxea saltzen dute eta Alcázar de Toledon, Iralabarriko frantsizkanoen frailetegitik hurbil, hartzen dute beste bat, urte askoren buruan pagatzeko.

Gabrielek Juanitok sarritan esaten zionez kontable lan fina egiten zieten bere nagusiei, baina oso txarra gertatu zen bere etxe barruarentzat.

Basurtuko etxea saltzean hartutako diruari ez dio batere probetxurik ateratzen.